LOIRI

AISIALDIA ETA KIROLA

nortzuk gara

perfil ezberdinez
sortutako lan taldea

aratz irigaray

AISIALDI ARLOKO
ARDURADUNA


Enpresaritzan graduatua eta
Aisialdiko zuzendaria

beñat lopetegi

KIROL ETA JARDUERA FISIKOAREN
ARLOKO ARDURADUNA


Enpresaritzan graduatua eta
kirol kudeaketan espezializatua

nahia artola

AISIALDI ETA GAZTERIA
ARLOKO TEKNIKARIA


Gizarte hezkuntza graduatua eta
haur eta gazte arloan aditua

zerbitzuak

aisialdi, kirol kudeaketa eta jarduera fisikoaren inguruko zerbitzuak eskaintzen ditugu


AISIALDIA

Haur eta nerabeen aisialdia gure arlo nagusietako bat da. Lanean gabiltza konpromezu handiz, egunez egun gure metodologia propioari eduki gehiago txertatuz, beti ere gure txikien hezkuntza eta aisialdia ongien uztartuarazteko.
Ondo pasatzea ezinbestekoa da haurrentzat, baina honetaz gain beste helburu batzuk ere ditu gure lanak:
Harremanak lantzea, giro euskaldun hezitzaile bat sustatzea, estimatuak sentiaraztea, berdintasun eta ekitatearen baloreak barneratzea, talde lanaren garrantzia barneratzea… eta askoz helburu gehiago.

FUTBOL KANPUSAK

Gure kanpusak beti dira kalitatezkoak, haurraren ongizatea, dibertsioa eta baloreen barneratzea izanik helburu nagusia. Kirolaren bidez balore positibo ugari xurgatu daitezkelako eskaintzen dugu zerbitzu pribatu hau.

IKUSI GURE KANPUSAK

KIROL KUDEAKETA

Mota guztietako ekitaldiak antolatzen ditugu, bezeroari guztiz moldagarriak direnak, gure ekimen propioz eta baita ekitaldi bat antolatu nahi duenarentzat.
Lasterketak, txapelketak (motzak eta luzeak), kirol instalakuntzatan ikastaro zuzenduak...

konpromezua

MISIOA

LOIRI entitateak oso argi dauka bere misioa:

Aisialdiko ekintzen bidez eta ariketa fisikoaren bidez, edozein herritarren ongizatea bermatzea, asko inplikatzen den lan-talde multidisziplinar baten eskutik. Ekintza ludikoen bitartez gure denbora librean, eta ariketa fisikoa eginez, bizi kalitatea hobetuz doala transmititu nahi dugu. Gainera, gure filosofian barneraturik daukagun zerbait da kalitatezko zerbitzu bat ematea, herritarrei segmentuka zerbitzu desberdin eta pertsonalizatuak eskainiz, adinak eta kasuistika guztiak aintzat harturik.

Horregatik, 2 hildo orokor izango ditugu ardatz:

AISIALDIA eta OSASUNERAKO ARIKETA FISIKOA.

BISIOA

Lan egiteko modu berriak kontutan edukita, LOIRI enpresa jasangarrian bihurtu nahi dugu, langileen baldintza onak bermatuz eta zerbitzu hobeak eta kalitate handikoak eskainiz. Bezeroen ongizatea da gure erronka nagusia, eta horretarako, urteetan zehar HOBETZEN eta BERRITZEN joatea da helburu handiena.

EUSKARA

Euskara guretzat ez da gure hizkuntza soilik, bizimodu bat ere bada. Gure zerbitzu guztiak ele bietan eskaintzeko gaitasuna daukagu, baina hauetan, pisu handiena eta lehentasuna Euskarak izango du.

Barne metodologia
batekin kontatzen dugu, egunerokotasunean gure lan egiteko modua Euskaraz izan dadin, eta honekin batera, herritarrei ere hau helaraziz eta barneratuz. Honekin batera, euskal giroan arituko garela adierazi nahi dugu, lan-taldearen aldetik eta erabiltzaileak giro honetan txertatuz.

INGURUGIROAREKIKO ERRESPETUA

Gure enpresa jasangarria izateko ere, ingurumenarekiko errespetu handiena dugula adierazi behar dugu, eta errespeta dadin lana egingo dugu, gai honi garrantzi handia emanez gure zerbitzutan.

Paperless (paperik ez) filosofiak lagundu egiten dio ingurugiroari, eta gainera, zerbitzuak prozesuen bidez gauzatzeko erraztasuna eskaintzendigu.

Kontaktatu gurekin

Jarri gurekin harremanetan eta ahalik eta azkarren zure zalantzak argituko ditugu.

Kontakturako telefonoak: 627882485 / 627341707

Eskerrik asko zure mezua bialtzeagatik

Zure mezua ez da behar bezala bidali